Ni Aitor Valderrama naz,
eta zirikiña proiektuan parte hartu dot urte honetan.
Hirugarren ebaluaketaren
hasieran, Emiliok, eta Merkatek, proiektua azaldu euskuen, eta bakoitzak zer
egin gura eban galdetu euskuen. Ondoren, bakoitzarentzat egun zehatz bat adostu
genduan eta lehen hezkuntzako eta aurre hezkuntzako umeei laguntzera joan
ginan.
Lehenengo eguna arraroa
izan zan, ez baitneban andereñoa ezagutzen, ezta umeak be ez. Baina egun pare
batzuk pasatu ahala, oso ondo sentitu nintzan, eta oso dibertigarria iruditu
jatan.
Aurre hezkuntzan tokatu
jat, eta lehenengo orduan, korroa egiten dogu, 3b ko gelan. Hazieran, ez nekien
zer egin. Baina orain, batzuetan klasea nik neuk ematen dot,eta oso sentsazio
ona da. Umeak be pozik ikuzten dodaz, eta matematiketan laguntzen dodazanean
beti deitzen nabe, laguntza eske. Eta joateko ordua heltzen danean, danak “Agur
Aitor!” esaten dabe.
Oso esperientzia ona izan
da, pena da amaitzear egotea baina Emiliori eta antolatzaile guztiei eskerrak
emon gurako neuzkie, aukera hau emon izanagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina