2013/06/03

IÑIGO JIMENEZ ZIRIKINA PROIEKTUAN


Ni iñigo Jimenez naz eta azken ebaluaketa honetan zirikiña proiektuan parte hartu dot.Hasieran pixkat urduri hasi nintzan baina denboragaz, eta maisu Sergioren laguntzari esker, ondo hartzen dot maisu baten ardura. Nik lehenengo mailan laguntzen dot soinketako klaseetan eta oso gogotsu joaten naz eguaztenero, oso ondo konpontzen nazalako klaseko ikasleekaz.

Egun guztietan errutina berbera jarraitzen dogu; materiala hartu,hiru talde sortu eta klaseko ekintzak prestatu.Oso pozik nago talde honegaz , jarrera ona daukate eta beraiei esker gauza asko ikasi dodaz.

Eskerrak emon behar dogu proiektu honetan parte hartzeagaitik esperientzia politena izan delako ikastolaren barruan, eta ez dot gura honek amaitzea. Bikain sentitu naz zirkinan eta espero dot umeak asko ikasi izan dadin, horrela pozik, harro eta horrelako proiektu berri bat egiteko gogoagaz joaten naz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina