2013/06/03

Oihane Gutierrez Zirikiña Proiektuan


Kaixo ni Oihane Gutierrez naz, DBH 4.mailako ikasle bat eta Zirikiña proiektuan parte hartzen dot. Proiektu honetan DBH 4.mailako ikasle guztiek parte hartzen dabe. Zirikiña proiektua hasi zanetik eguazten guztietan Haur Hezkuntzako hiru urteko gelara noa, 3.D-ra konkretuki, han Ana andereñoari laguntzen deutsat korroa eramaten.

Emiliok, gure Erlijio eta Etikako maisuak Zirikiña proeiktua azaldu eta erakutsi euskunean oso gogotsu hartu neban beraren proiektua. Lehenengo egunean nire klasera joan nintzanean oso arraro sentidu nintzan ez nebazan umeak ezagutzen, ez nekian zer egin behar neban, oso urduri nengoan. Baina denbora pasa dan heinean oso gustura sentidu naz bai Anarekin baita umeekin ere bai.

Gainera, proiektu honekin zenbat pazientzia eta nire heldutasun maila zein dan ikasi dot. Honeri esker gauza gehiago egiteko gai naz eta nire etorkizunerako esperientzia ezin hobea izan da laborantza munduan ze jarrera euki behar dondan momentu bakoitzean irakatsi deustalako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina