2014/06/10

Irantzu Rozas Zirikiña Proiektuan

Irantzu Rozas naz, eta DBH 4A-ko ikaslea naz. Zirkiña proiektuan parte hartzen ari naz, eta martxan jarri zanetik, eguazten guztietan HH 5D-ko ikasgelara joaten naz  Gurutze andereñoari laguntzeko.



Lehenengo egunean, beldur nahikogaz joan nintzan klasera eta hasieran oso adi egon behar izan nintzan klasearen dinamika zein zan ondo jakin ahal izateko.  Egunak aurrera joan ahala eta umeak hobeto ezagutu ahala, konfidantza hartzen hasi nintzan. Gitxika gitxika, Gurutzek, korrika eta korroaren atalak neu bakarrik egiteko aukera emon eustan, eta nahiko urduri nengoan arren, nire ustez ondo irten zan eta horrela, umeak gehiago ezagutu nebazan.

Oso esperientzia ona izan da niretzat, eta aukera paregabea izan dot irakasle batek  daukan papera ezagutzeko.

Asko ikasi dot umeengandik  hilabete honeetan zehar eta  askotan burura etorri jat, nik be txikian nintzaneko garaia.

Proiektu honetan parte hartzea gomendatzen dot, oso esperientzia polita eta didaktikoa dalako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina