Ni
lehen hezkuntzako 5. mailako D gelara joan naiz, nire andereñoa Nora Muñoz
izan da, eta umeak scienceko klaseetan lagundu dodaz. Martitzenero lehenengo
orduan joan naz. Gehienetan klase
horretako zailtasunak daukazan umeagaz egon naiz, bera gauza asko ulertzen
lagundu dot, eta uste dot nahiko ikasi dauala, fitxa asko egin doguz eta. Eta
beste batzuetan umeen talde guztietan. Zailtasunak daukazan umea hobetzen joan
da, hasieran nirekin konfidantza ez eukanez, ez eban askorik hitz egiten eta
ariketak gogo barik egiten ebazan, baina azken denboraldi honetan, konfidantza
hartu dau eta biok batera ariketa asko egin doguz, asko hobetu da. Beste ume
guztiak oso gustura egon dira, batzuetan euren scienceko proiektuetan lagundu
dodaz, eta nire laguntza poz-pozik hartu dabe. Ni oso gustura egon naz eurekaz,
eta umeekin tratatzen asko ikasi dot, euren konfiantza pixkanaka irabazten
ikasi dot. Pazientzia apur bat irabazi dot be. Oso esperientzia ona izan dot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina