2016/05/31

Irene Campillo Pereda


Urtero, DBH 4. mailako ikasleek  Zirikina Proiektua izeneko proiektuan parte hartzen dogu. Ikasle bakoitzari, talde bat egokitzen jaku eta irakasle bihurtzen gara. Ni LMH 4. mailako klase batera noa eguaztenero eta Peio maisuagaz batera Proiektua emoten dot. Ikasgai honen helburua oso polita eta interesgarria da; umeek etxe jasangarri bat “diseinatu” behar dabe. Horretarako, energia barriztagarria eta ez-barriztagarriak bereizten ikasi dabe, gizakiak sortzen dauan aztarna ekologikoa aztertu dabe, eta abar. Niri neuri, asko gustatzen jat gai hori; zorte handia izan dodala uste dot.


Bestetik, Zirikina Proiektuan parte hartzeko gogo handia neukan. Goizean 4.B klasera heltzen nazanean, ume guztiak nigana datoz; izugarri atseginak dira! Oso gustora sentitu naz, .  umeei laguntzea oso gustagarria baita. Gainera, irakasleek daben lan zoragarriaz jabetu naz.

Azkenik, asko ikasten nagoala eta irakaslea izatea gustatzen jatala aipatu gura dot. Ahaztuta neukan LMH 4. Mailan egotea zer dan eta horren hutsunea nabaritu dot. Espero dot ikasturte amaiera arte egotea zirikina proiektuan parte hartzen, esperientzia paregabea iruditu jat eta.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina