2016/05/10

Leire Chapado

Kaixo:

Ni Leire Chapado deitzen naz eta zirikiña proiektuan parte hartu dot. 4Eeko klasean egon naz esperientzia hau bizitzen 4 urteko umeekaz.



Egunero klasera heltzerakoan ikasleek zirikiña jartzen dabe eta gero korroa egiten dogu. Jarraian Itsasok (nire andereñoa) otoitz bat irakurtzen dau jainkoari eskerrak emateko eta egun ona izateko. Geroago makinista dan umeak hurrengo ekintzak egiten dauz: eguraldia begiratu, zerrenda pasatu , jantokian zenbat  geratzen direzan kontatu… Ondoren, Itsasok daltonen zer dagokion ume bakoitzari apuntatzen dau. Amaitzeko ume bakoitzak bere klasera doa eta ekintzak egiten hasten dira.

Proiektu honetan oso eroso sentitu naz bai ikasleen partez bai Itsasoren partez be. Ekintza honeen bidez asko ikasten da, esate baterako, nola txiki-txikitatik gidatu behar dirazan haien hezkuntzatan. Gainera, konturatu naz nolako garrantzia daukan irakasleen lana, izan era ikasleen erreferentzia dalako arlo guztietan. Horregaitik, ama , erizaina … baten moduan jokatu behar dau.


Niretzat garrantzi handia euki dau  umeengandik ikasitako gauzak. Adibidez; nola euren artean laguntzen direzan eta nola elkar parkatzen diran. Esperientzia hau oso aberasgarria izan da eta gomendagarria gauza asko ikasteko. Baina umeek eskaintzen deustien  maitasunarekin geratzen naz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina