2016/05/12

Natalia Gutierrez

Zirikiña proiektuko lehenengo egunean ez neban gauza handirik egin andereñoak gauzak nola egin erakutsi egin eustan, baina, denbora, aurrera joan ahala ikasi egin dot eta orain umeei zenbait ikasgai aurrera ataratzen lagundu egiten deutsedaz, bereziki, Euskera, Matematika eta irakurmena.



Proiektu hau hasi aurretik ez neban gauza handirik espero, baina, orain konturatu egin naz zelako garrantzia dekodan nik umeentzat. Eurek andereñotzat eta heldutzat hartu egiten nabe ikaslea nazan jakin arren eta horrek asetu egiten nau. Gainera nire laguntzagaz gauzak hobetu ulertzen dabezala ikusita onurazko gauza handi bat egin dodala sentitzen dot.


Bukatzeko proiektu honekin be gauza asko ikasi egin dodaz, adibidez,  gauzak hobeto azaltzen eta pazientzia handiagoa eukitzen. Orain umeak nola sentitzen diran ulertzen dot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina