2016/05/12

Nerea Vazquez

Nire kurtsoko ikaskide guztien bezala, aurten, hirugarren ebaluaketa honetan, zirikiña proiektua egitearen momentua ailegatu jat.



Lehenengo eta behin, Emiliok, gure erlijioko maisuak, zirikiña proiektua proposatu eta azaldu euskun.  Geroago, Batxillergoko ikasle batzuk, elkarrizketa bat egin euskuen zein arlotan klase eman gura genduan jakinarazteko.

Alkarrizketa honeek amaitu ostean, bakotxari egun eta klase desberdinetan tokatu euskuen. Niri, konkretuki , eguen goizeetan joatea tokatu jatan, art- english emateko LMH-ko 2.B mailan.
Nire lehenengo eguna, bereziena izan zan. Klasera heldu nintzanean, ume guztiak harrituta geratu ziren niri begira. Inork ez ekian nor nintzan eta zertara ninoian. Andereño Yoli heldu bezain pronto, nire burua aurkeztu eta zirikiña proiektuaren helburua azaldu neban.

Hasieran, oso urduri sentidu nintzan, ez nebalako  holako eskarmenturik inoiz izan baina lehenengo egunetik proiektu hau oso ondo izango zalako sentsazioa neukan. Eta ez naz okertu.

Etorkizunari begira,beti neureburua andereño lez ikusi dut. Zirikiña proiektua egin eta gero, esperientzia oso ona izan dodala esateaz aparte, primeran pasatu dodala esan behar dot, gainera, aintzineko momentuetaz gogoratzea eginarazi deusta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina