2020/04/26

Arantzazu Zirikiña etxean egiten


Hilabete bat baino gehiago pasatu da egoera berri honetan sartu ginenetik, denbora guzti honek etxerako lanak egiteko eta etxean familiari laguntzeko balio izan dit.

Lan desberdinak egin ditut, adibidez nire amari sukaldaritzarekin lagundu diot, eta itzelezko pastelak sortu egin ditugu, baita ere etxeko garbiketan lagundu izan dut eta egun batzuetan esnatu ondoren oheak egin ditut.

Zortziretan beti ateratzen nahiz txaloak emateko nire amarekin, eta afaldu ostean zikintzen ditudan platerak garbitu egiten ditut nire ama lan gehiegi ez eukiteko. Eguenetan arropa garbitzera ipintzen dut eta garbitu ondoren kanpoan ipintzen ditut zikatzeko.

Domeketan nire amamaren etxera joaten nahiz, orain bakarrik gelditu delako eta biak batera pelikula asko ikusten ditugu gaua igaro arte, etxera bueltatu egin behar dudalako.
Baita ere nire gurasoak ezin dutenean erosketak egitera ataretzen nahiz eta behar dugun guztia erosten dut.

Esperientzia hau egitean oso ondo sentitu naiz, zeren eta, nire gurasoekin denbora gehiago egon nahiz eta beraien bizitza eta historiei buruz asko ikasi dut. Eta beste zenbait gauza gehiago egiten ikasi dut, esaterako, nire amaren janari goxoa egiten ikasi dut.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina