2020/05/04

Markel Iriondo Zirikiña Etxean egiten


Orain dala hilabete batzuk etxean atera barik egon gara. Orain deskonfinamenduan hasi da eta poliki-poliki jendea etxetik ateratzen hasi da eta asteburu honetan kirola egitera atera ahal gara;hori bai 1km-ko distantzia maximora joan daiteke oraindik. Ikastolan ezin garenez joan eta LH-koei lagundu ez dogunez etxean lagundu egin dogu. Nik janaria prestatzen,mahaia garbitu gosaldu,bazkaldu eta afaldu ostean,amamari deitu,lagunekin hitz egin,txalokatu,amari etxeko beharretan lagundu,gurasoekaz pelikulak ikusi,lehen ezin nebazan liburuak irakurri,familiagaz denbora pasatzea eta kirola egiten.

10 zerbitzuak egitean konturatu naz zelan etxeko beharrak oso garrantzitsuak dirala baina egun guztia kanpoan egoten garenez etxera heltzean dana eginik ikusten dogu eta ez dogu etxeko beharrak behar dan moduan baloratzen.Adibidez,bizitza ordenatuago baten egoten bagara gauza guztien artean nahi dozuna hartzea errezagoa izango da.Etxe desordenatu baten bizi egiten badozu gero ez dozu behar dozuzan gauzak aurkituko.

Bestalde,egun guztietan mahaia jartzen ohitu naz,lehen ez neukan astirik mahaia jartzen etxerako lanak edo ikasten egoten nintzalako;eta orain denbora gehiago dagoenez mahai jartzen eta kentzen hasi naz.

Gainera,pertsona asko bakardadean bizi dira;adibidez amamak. Eta denbora guzti honetan txarto pasatzen ari diranez gure deia entzuten dabenean asko alaitzen dira,eguneko minutu batzuk beste pertsona batzuekin egotean errealitatetik joaten dira eta ezer kostatzen dan gauza danez guztiok egin ahal dogu.

Beste puntu bat 20:00-etako txaloak dira;medikuek egiten daben lanagaitik eskertzeko,hau egiteko ez da asko behar eta medikuei eta momentu honetan guretzat lan egiten dabezan pertsonei asko laguntzen deutsie.

Niri proiektu hau egitea asko lagundu deust,nire gurasoak etxean egiten dabezan beharrak gehiago ulertzeko (oso garrantzitsua da etxeko beharrak) balio deust. Gainera, proiektu hau bakarrik dagozan pertsonak zer sentitzen daben ulertzeko balio deust.Nik oso pribilegiatua naz nire gurasoekaz egoten nazalako eta ez nagoalako bakarrik. Azkenik,momentu honetan lan egiten dagozanei eskertzen deutset gugan egiten dagozan lanarengaitik eta horregaitik txalokatzera egun guztietan ateratzen naz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina