Ni Ane Pascual naz DBH 4. mailako ikasle bat, eta
Zirikiña proiektua martxan hasi zanetik, eguen guztietan Lehen Hezkuntzako 4B
ikasgelara joaten naz, bertan, Ixone andereñoari saioan zehar laguntzen
saiatzen naz. Bereiziki, zailtasunak daukazan ume batzukaz ibilten naz euren
zalantzak argitzen, galderak erantzuten eta beste hainbat gauzetan kurtsoa
aurrera eramaten laguntzeko.
Lehenengo egunetan
urduritasunagaz joan eta arraroa iruditu arren, Ixoneren laguntzagaz,
gutxinaka-gutxinaka gauzak gusturago eta konfiantza gehiagoz aurreratu
dodalakoan nago.
Beste alde
batetik, proiektu honen bidez hainbat gauza ikasi ahal doguzala uste dot eta
esperientzia ezin hobea dala iruditzen jata, gure etorkizunari begira aukera oso
ona dalako.
Andereñoa klasea
emoten dagoan bitartean zailtasunak daukazan umeakaz laguntzen oso gustora nago
eta proiektu honetan jarraitzea gustatuko litzakit.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina