Nire izena Maialen Urrutikoetxea da, hamasei urte ditut
eta Zirikiña proiektuan parte hartzen dut. Konkretuki, LMH laguntzen dut, 4.B –en.
Ingeleseko klasean nago, Ainhoari laguntzen.
Lehen egunean klasera heldu eta laguntzen dudan
andereñoak zer egin behar nuen azaldu zidan. Klasean arazoak zituen ume bati
lagundu behar diot egunero ingeleseko klasean. Egunero umearen ondoan jesartzen
naiz eta Ainhoak bidaltzen dituen ariketak batera egiten ditugu, dituen zalantzak
niri galdetuz. Baina, aldiz, laguntzen dudan umea etortzen ez denean zalantzak
dituzten ikasleei zalantzak argitzen dizkiet, andereñoari lana aurrezteko.
Zirikiña proiektuan parte hartzen, maisuen azalean jarri
egin naiz eta modu honetan, maisuak jasan beharrezko ardura ikasi dut. Horretaz
gain, pertsona bat laguntzea zer den ikasi egin dut eta laguntzen zelan
sentitzen zaren sentitu dut. Hau da, laguntza behar duen jendea lagunduz ondo
sentitzen zara eta gauza asko ikasten dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina