2014/06/18

NIRE ESPERIENTZIA POZGARRIA ZIRIKIÑA PROIEKTUAN

Ni Asier Bilbao eta 4A ikasten ari naz eta urte honetan zirikiña proiektuaren bidez Gotzone nago laguntzen idazkaritzan astelehenetan. Niri ,asko gustatzen jata idazkaritzan lan egitea eta nik egiten dodan lana orain azalduko dot: nik telefonoa erabilitzen dot eta gela bakoitzeko ume batek deitzen deusta jantokikoak zenbat diran esateko eta norbaitek bere klasean behar dauan janari garbia,biguna edo edozein gauza gaixorik dagoalako. Beti faltatzen da klaseren bat detzen eta nik deitu behar dodaz ze 9:40 baino lehen lana amaituta euki gura dodalako ez jatalako gustatzen lan bat egitea eta amaitu gabe ixtea. Klase guztiak amaituta dagozanean lehen eta bigarren mailan zenbat diran gehitu behar da alde batetik. Beste alde batetik, hirugarren eta laugarren mailatik geratzen dirazanak eta azkenik bostgarren eta seigarren mailan geratzen diranak. Emaitz hori guztiei hamaika irakasale gehitu behar jako eta jantokiko LMHn jaten geratzen diranak balio dau. Hori behin amaituta, Haur Hezkuntzara joan behar dot hiru eta lau urteko papelak hartzera eta bost urtekoena Irantzuk esaten deust. Hiru eta lau urteko papeletan zenbat dirazan idazten deustie eta Haur Hezkuntzakoa amaitzen dodanean hala Jaione nola Isabel deitzen dodaz. Jaioneri Haur Hezkuntzako guztia esaten deutsat eta Isabeleri Lehen Hezkuntza eta bost urtekoena eta nork behar dauan janari garbia edo biguna edo dieta bereziren bat.




Hasieran joan nintzanean, denek esaten eustien aspertuko nintzala baina niretzat lehenengo eguna dibertigarria izateaz aparte asko ikasi neban eta jada bigarren egunetik telefono deiak hartzen hasi nintzan. Lehengo egunetan Gotzoneren laguntza behar neban dana ondo egiteko baina azkenengo egunetan oso ondo moldatu izan naz ni bakarrik. Ni oso gustura sentitzen naz lan honekin eta egin dodazan akats puntualak kenduta momenturik ez dot euki inolango arazorik. Lehenengo egunean oso urduri sentitzen nintzan ez nekialako nola hartuko ninduten baina egunak pasa ahala oso ondo tratatu deusta Gotzonek eta orain oso pozik eta gustura nago. Berak lehenengo egunetan pilo bat lagundu eustan eta orain nik behar dodan bakoitzean bera dago laguntzeko. Nire lehenengo esperientzia laborala oso  polita eta interesgarria izan da. Lan hau egitean, jendea nola tratatu behar dozun ikasten dozu telefono dei bat izan arren. Niri gustatuko litxakit barruko deietaz aparte kanpoko deiren bat hartzen hastea baina hala eta guztiz ere esan behar dodan gauza bakarra da: Eskerrik asko Gotzone zure laguntza guztiagatik eta eskerrik asko Begoñazpi Ikastola aukera hain zoragarri hau emateagatik DBHko ikasleoi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina