2016/05/10

Esperientzia berriak (Olatz Gonzalez)

Niri egokitutako klasea 4 urte B izan da, klase honetan lehenengo orduan joanda korroa egitea tokatu jata, hau da otoitza egin, panela osotu eta menua arbelean idatzi, euren orduak geureakaz bat ez datozenez, korroa arin egiten badogu, hurrengo orduko zeozer egitera denbora emoten deusta nik klasera bueltatu baino lehen, adibidez psikomotrizitate klasera joan eta han ekintzaren bat egitea, edo Dalton orduko taldeak sortu eta joku kooperatiboko hasiera ikusi.



                Egokitutako klasean oso gustura sentitu naz, umeak oso ondo hartu nabe, eta andereñoa oso lagunkorra izan da. Hasierako klaseetan urduri joaten nintzan, baina klase amaierako urduritasuna desagertzen zan.


                Zirikiña proiektuarekin ikasitako gauzak asko izan dira. Lehenengo gauza,4 urteko umeak zelan tratatu behar diran izan da, eurei nagusitasun apur bat utzi behar jake, zu gauza guztiak egiten badeustiezuz ez dau ikasiko zelan egiten diran bere kabuz. Zelan hitz egin behar jaken ere ikasi dot, ezin jake edozein gauza esan, eta moduak zaindu behar dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina