Urtero
bezala, DBH 4. mailako ikasleok, Zirikiña proiektuan parte hartzeko aukera izan
dugu. Emilio irakasleak, nire gelako ikaskide bakoitzari Lehen Hezkuntzako
talde bat egokitu zigun, nirea Lehen Hezkuntzako 6. maila izanik.
Horrela,
astelehenero, Gorane irakaslearen laguntzarekin, matematika irakasgaian parte
hartu dut. Hasiera batean, ez nekien oso ondo zer egin behar nuen eta nola
parte hartu gelan, baina Gorane irakasleari esker, apurka-apurka nire
betebeharra zein zen definituz joan nintzen, hau, ikasleok irakasgaian zituzten
zalantzak argitzea izanik.
Oso esperientzia
aberasgarria izan da niretzat, kapaz ikusi dudalako nire burua 6. mailako
ikasleei laguntzeko, hauen kezkak ahal nuenean argituz.
Zenbait asteetako
astelehen goizetan, lehen orduan, gogotsu heldu naiz ikastolara, Lehen Hezkuntza
6. mailako ikasleekin lan egiteko. Ikasleak, oso atseginak izan dira nirekin
eta egindako lana eskertu didate egunero. Gorane irakaslea ere, oso atsegina
izan da nirekin eta asko lagundu dit.
Bukatzeko,
esperientzia honetan oso gustura egon naizela eta asko ikasi dudala esan behar
dut. Alde batetik, matematika irakasgaiko edukiak birpasatzea baimendu dit, eta
bestetik, besteak laguntzeko dugun gaitasunetan ohartzeko aukera izan dut, eta
hori hoberena izan da. Esperientzia paregabea izan da. Eskerrik asko guztiei
esperientzia eta aukera hau emateagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina