Aste honeetan zehar, nire ingurukoei laguntzeko eta pozik jartzeko
etxetik urten barik gauza asko egin dodaz.
- Lehenengo gauza egin dodana harrikoa egitea izan da. Egun guztietan
bazkaria eta afaria euki ondoren, nire gurasoei zerbitzu hau egiten lagundu
deutset.
- Bigarren zerbitzua etxean egun guztietan zortziretan medikuak eta
poliziek egiten daben lan handiagaitik leihora ataratzea eta txalotzea izan da.
- Hirugarren zerbitzua, nire amamari astean hirutan deitzea izan da.
Oso aspertuta egoala pentsatzen neban eta deitzen dodan bakoitzean, oso pozik jartzen
danez, deitzea pentsatu neban.
- Laugarren egin dodan beharra, aspiragailua pasatzea izan da.
Hasieran, alpertasun handia emoten eustan hori egiteak, ez jatalako batere
gustatzen.
- Bostgarren zerbitzua, nire gurasoakaz jolas batera jolastea izan da.
Denpora asko pasau izan da eurekaz jolas batera ez nebala jolasten eta gainera,
oso ondo pasau genduan.
- Seigarren zerbitzua, egun guztietan bazkaria eta afaria euki baino
lehen mahaia
jartzea izan da. Ia beti eurek jartzen dabelako eta danon ardura
danez, aste honetan
nik jarri dot.
- Zazpigarren zerbitzua, nire familiarentzako pastel bat egitea izan
da. Ez dakit oso
ondo sukaldatzen, baina ondo egiten saiatu naz.
- Zortzigarren beharra egin dodana, hautsa pasatzea izan da. Ez jat
hau egiten asko
gustatzen, baina azkenean azkar pasau jat hauts guztia kentzen.
- Bederatzigarren zerbitzua, nire lehengusinakaz bideodeia egin dot.
Orain dala asko
da ez nebala eurekaz egoten eta berba egiten eta momentu oso ona izan
dala uste
dot.
- Hamargarren eta azken zerbitzua, etxe guztia ordenatzea izan da.
Dana oso
desordenatuta egoan eta gauzak ez egozan behar diran lekuan.
Horregaitik, hori
egitea ondo izango zala pentsatu neban.
Normalean, nik ez dodaz gauza guzti hauek egiten, alpertasuna emoten
deustalako.
Halaber, gauza hauek egin ostean oso ondo eta harro sentitu nintzan
nitaz. Gainera,
hausnartzen egon naz eta gauza gehiago egin behar dodazala konturatu
dot.
Azkenean, ez dodalako baloratzen nigaitik egiten daben guztia eta nik
batzutan gauzak egin behar
dodazala konturatu naz. Gauza batzuk ez jakuz ezer kostatzen egiten
eta gure ingurukoei alaiago jarriko doguz hauek egiten.
Horretaz aparte, hasieran ez nekian oso ondo zelan garbitu etxea.
Halanda be, etxea hobeto garbitzen ikasi dot. Holan, aldi gehiagotan gurasoei
lagundu ahal izango dodaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina