Bigarren ebaluaketan
zirikiña proiektuan parte hartu dot. Seigarren mailako klase batekin egon naiz
ikasleak eta andereñoa laguntzeko. Izaskunegaz hasi nintzan, baina geroago
ordutegi aldaketa bat egon zan eta Bego andereñoarekin egon nintzan. Ia denbora
guztian gaztelera klasean lagundu dot, niretzako oso ona izan dana asko gustatzen
jatalako ikasgai hori eta ez jatalako txarto emoten, horrela lagundu ahal
izango nebala nekien.
Esperientzia oso
polita izan da niretzako eta pertsonei buruz asko ikasi dot. Ni eta nire
lagunak haiek baino nagusiagoak gara baina ikusi egin izan dot horrek ez dauela
esan haiek baino gehiago dakigula edo pertsona hobeagoak garela. Ume haiekin
egon naizenean araztasuna ikusteko gai izan naiz. Ez daukie inongo interesik
gauzak egitean eta besteen alde bihotzez da. Nire egunerokotasunean ikusten dot
jendea gauzak txarto egiten bakarrik haietaz pentsatzen dabelako, ikusten dot
gendea gauza onak egiten zerbaiten truke. Maitasun faltsua ikusten dot egunero,
pertsonak haien lagunengandik gauza onak egiten pentsatzen bueltan hartu behar
dabela, eta horrela ez bada haserretu egiten dira. Baina ume honek maitasun
erreala erakutsi deutsie. Haien lagunen lagunak direla, bihotzez. Eta nire
adineko jende asko baino hobeagoak izan al direla. Ere erakutsi deustie gauza
batzuetan ni baino gehiago dakiela, eta nagusiagoa izateak ez dauala esan nahi
txikiak dakitena ni ere jakingo dodala. Andereñoak galdetzen eban gauza batzuk
nik ez nekienak baina bere ikasle guztiak bai. Proiektu honek irakasten deuskuna
da, nire ustez, besteetaz ikastea eta guztiak errespetatzea.
Primeran sentitu
naiz proiektu honetan parte hartzen, pertsona barriak ezagutu eta lagundu ahal
izan dodazalako eta horrek pozik egotea eragintzen deusta. Umeak oso ondo
portatu dira nigaz eta oso ondo sentitu naiz haiekin. Haiek begiratzeak euren
aurpegian irriak ikusten nebazan bakoitzean niri bizitza argitzen zan eta sentsaziorik
hoberena izan zan hori. Pena handiagaz joan nintzen azkenengo aldiz, jakitean
ez nintzala barriro haiekin egongo eta faltan botatzen dodaz batzuetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina