Aste
honeetan etxean gelditzeko beharra dogu eta azkenean gauza asko egin daikeguz
beste pertsona bat erosoago, alaiago edo hobeto egoteko.
Egun
guztietan beharrak edo zerbitzuak egin dodaz.
Lehenengo,
nire amama deitu dot astean birritan zelan dagozan jakiteko eta beragaz
harremanean egoteko.
Egin
dodan bigarren zerbitzua nire lehengusina egunero deitzea izan da baina berak
ere zerbitzu hori bete dau berak jakin daualako ondo ez nazala egon.
Hirugarren
zerbitzua harrikoa egitea da, ez jat asko gustatzen baina azkenean uste dot
guztion lana dala etxea ondo eta txukun egotea.
Laugarren
zerbitzua etxea garbitzea izan da etxeko guztion laguntzagaz, aspiradora
pasatu, hautsa pasatu eta lehioak garbitu.
Bostgarren
zerbitzua etxekoekaz jarduera fisikoa egitea izan da azkenean osasunerako
geldirik egotea oso txarra dalako eta ondo pasatzen dogulako.
Seigarren
zerbitzua jolastea izan da, azkeneak etxean bakarrik eta ezebez egin barik
egotea txarragoa da gehiago aspertzen zaralako.
Zazpigarren
zerbitzua egunero txaloka egitea izan da poilizia eta orain gugaitik lan egiten
dagozan pertsonengaitik.
Zortzigarren
zerbitzua musika ipintzea izan da, horrela auzkokoak be entzuten dabe eta
guztiok ondo pasatzen dogu.
Bederatzigarren
zerbitzua erosketak egiteko gauzak antolatzea da, errezago egiteko eta jakiteko
ze gauzak erosi behar diran.
Egin
dodan azken zerbitzua, hamargarrena, guztiontzako postreak, bazkariak eta
afariak egitea izan da gustatzen jatalako eta horrela nire gurasoak ez dabe
egun guztietan egin behar.
Orain
dagoan egoeragaz ikasi dot arduratsuagoa izan behar nazala. Gainera, ikasi dot
gauzak baloratu behar dirala eta egoera honetan ondo ikusi daikegu; ez dakigu
noiz ezin izango dogun gauza bat egiteari jarraitu, orain ezin dogu kalera joan
eta danak gagoz egoera ez oso onean.
Horretaz
aparte, pazientzia gehiago izaten ikasi dot, horrela hobeto egongo diralako
gauzak eta kasu honetan, arinago pasatuko diralako egunak eta orduak.
Nahiz
eta egoera honetan oso ondo ez egon eta txarto pasatu, lehen esan dodazan hamar
zerbitzuak egiten hobeto egon naz eta egunak askoz be arinago pasatu jataz.
Gainera lehen esan dodazan gauzak ikasi dodaz eta etxean batzuetan eztabaidatu
dogun arren, gauza hauek egiten gusturago egon garala etxeko guztiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina