2013/04/16

Lander Jauregi idazkaritzan

Nire esperientzia Begoñazpi ikastolako zirikiña proiektua oso polita izan da. Ni idazkaritzan egon naiz, Gotzonerekin. Urtean zehar gauza asko ikasten joan naiz eta oso pozik nago. Nire lehenengo lana jantokiko deiak jasotzea izan zen. Hasieran ez nekien nola egin baina asteak pasa ahala ikasi egin nuen, eta azkenean ez nuen Gotzoneren laguntza behar. Kanpoko deiak jasotzen hasiko naiz eta oso pozik nago. Gotzonek nola hartu eta jendea nola tratatu azaltzen dit dei bat jasotzen duen bakoitzean.

Idazkaritzan oso gustura sentitzen naiz, oso pozik. Gotzone oso majua da nirekin eta asko laguntzen dit egunerokotasunean eta nik berari. Maisuak ere oso majuak dira eta gustukoa da haien artean lan egitea. Oso gustura nago haien artean eta nire lehenengo esperientzia laborala da, eta oso polita eta interesgarria da. Jendea nola tratatu ere ikasi egin behar da eta hori oso inportantea da.
Goiko eraikinean oso ondo eta ondo tratatua sentitzen naiz. Haiek asko eskertzen didate egiten dudan lana eta nik haiek ematen didaten laguntza. Umeak idazkaritzara deitzen dutenean jantokia egiteko harritu egiten dira batzuetan, batez ere ume txikiak, ez dutelako Gotzoneren ahotsa entzuten.

Lander Jauregi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina