Hasieratik harreman bikaina euki
dogu eta hori benetan eskertzekoa izan da; pozago joaten nintzalako goiko
eraikinera. Nire ustez, lehenengo asteak zailenak izan dira, umeek ezagutzen ez
ninduelako eta ez nekialako nola klase emon edo zertan lagundu; baina egunak
pasa ahala eta irakaslearen laguntzagaz, irakastera moldatu naz. Zorte itzela
izan dot hain ikasle eta irakasle atseginekaz nagoalako eta edozertan lagundu
deustielako.
Esti irakasleagaz lan egitean oso
gustura sentitu naz, zer edo zertan laguntzarik behar baneban, beti egoalako
prest ni laguntzeko. Klasea ingelesez izanda be, ez dot izan zailtasunik
umeekaz eta Estigaz hizkuntza horretan hitz egiteko. Gainera, nire ahoskeran
asko lagundu deust, laster ingeleseko titulu bat eskuratzeko azterketa batera
aurkeztu nazalako eta naturaltasun gehiagoz hitz egiten balioko deustala
iruditzen jat.
Laburbilduz, esperientzia honek
askotarako balio izan dau; adin deberdineko umeekaz harremanetan egoteko, jende
barria ezagutzeko, mundu laborala nolakoa izango dan ikusteko, pazientzia
gehiago izateko, ingelesa praktikatzeko...
BAINA LAGUN BARRIAK EGITEKO BATEZ BE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina