Ni Iker Enbeita naz, 4. DBH-ko ikaslea eta Zirikina Proiektuko
partaidea.
3. ebaluaketa honetan erlijio eta etika
arloetan zirikina proiektua egitea proposatu euskuen. Emiliok, gure etika eta
erlijioko irakasleak, proiektu hau egingo genduala esan eta azaldu euskunean,
oso gogotsu hartu neban. Geroago, banan-banan alkarrizketa bat egin euskuen
zein arlotan klase emon nahi genduan. Behin pertsona guztiei alkarrizketa hau
egin eutsienean bakoitzak egun jakin baten goiko eraikinera igo behar genduan
ume txikiei edo ez hain txikiei klase emotera. Niri eguazten guztietan
lehenengo orduan igotzea tokatu jatan 2. mailara.
Bertan Arrate andereinoaren klasea tokatu jatan. Lehenengo egunean
klasera sartzerakon, ume guztiak harrituta begiratu ninduten, eta haien hartean
zurrumurruka hasi ziran “nor da mutil hau?” galdetzen. Arrate gelara sartu
zanean, ni nor nintzan eta bertan zer egingo neban azaldu neutsan. Gero klaseko
umeei aurkeztu ninduan. Lehenengo eguna oso polita izan zan.
Beste egun guztietan, ni klasera sartuaz batera umeek “Kaixo Iker”
esaten eustien eta horrek oso ondo sentiarazi izan nau joaten nintzan egun
guztietan. Klasean, Arratek zer egin azaltzen zuenean, ni mahaien artetik ibiltzen
nintzan, eta ume batek eskua altzatzen zuenean, ni beregana joaten nintzan bere
zalantza argitzera.
Zirikina proiektua oso polita eta dibertigarria izateaz aparte, niri
etorkizunean zer ikasiko dodan pixka bat gehiago argitu deust, ni Heziketa
Fisikoko irakaslea izan nahi dodalako. Arrate andereinoarenganatik gauza asko
ikasi dodaz, eta etorkizunean proiektu hau eta bertan ikasi dodana oso
lagungarria izango dala uste dot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina