Ni DBH 4A-ko ikaslea naz eta ikasturte honetako
hirugarren hiruhilabetean, Zirikiña proiektua egin dot. Proiektu honetan,
astean behin DBH 4-ko ikasleok, erlijio eta etika orduetan, HH eta LMH-ko
klaseetara joaten egon gara, bertako andereñoei laguntzera, baina, batez be ikastolatik
kanpo eduki beharreko balioak ikasteko eta lan munduan sarreratxo txiki bat
egiteko asmoagaz.
Proiektu hau,
eguaztenetako lehenengo orduan, LMH-ko 2A klasean egin dot, bertako ikasle eta
Janire andereñoarekin. Egunaren arabera,
ingurune edo lan pertsonaleko orduetan egon naz, baina batez ere lan
pertsonaleko klaseetan. Klase honeetan, ikasleak, andereñoak banatutako fitxak
egiten ebezan eta ahal neban neurrian laguntzen saiatzen nintzan: ariketak
egiten lagunduz, dudaren bat egongo balitz, duda ha konpontzen saiatuz, ariketak arbelean zuzenduz eta fitxak zuzentzen lagunduz,
hortaz, eurak behar eben guztian laguntza emanez.
Egia esan, lehenengo egunetan, urduri xamar nengoan, izan
be, esperientzia berria zan niretzako, baina, egunak aurrera joan ahala
gusturago sentitzen joan naz. Dena dela, andereño eta ikasleen laguntza barik
ezinezkoa izango litzateke hartu dodan erkidetasuna lortzea, eurak ni
laguntzeko eta nik hareek laguntzeko prest agertzea ezin bestekoak izan baitira.
Ez neuke proiektu hau amaitzea gurako, egunero zerbait
berria ikasten nabilelako, baina ikasturtea amaitzear dago eta 3-4 klase
besterik ez jataz falta eurekaz. Niretzat esperientzia ezin hobea izan da, eta
faltan botako dodaz eta eurak ni faltan botatzea espero dot. Hala ere, azkenengo
egunerako sorpresa bat prestatuta daukat, ematerakoan ea ze aurpegi jartzen
daben ikusteko irrikitan nago.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina