2013/05/29

Iñigo Lucasen esperientzia

Azken ebaluaketan laugarren mailako ikasle guztiok Zirikiña proiektua egiten hasi ginan, Erlijio eta etikako ikasgaian. Niri LMHko 4D mailan tokatu jat martitzenetan, Euskera ikasgaia ematen. Tokatu jatan andereñoa Izaskun Atxa da, eta klasean ikasleak ariketak egiten laguntzen naz, ariketak ondo egin daitezan.
Jantokikoa egin eta otoitza amaitu ondoren, klaseagaz hasten gara. Ikasleek euren Euskerako liburua ateratzen dabe eta ariketak egiten hasten dira. Andereñoak bitartean beste lan batzuk zuzentzen dauz, eta nik ikasleei euren ariketekaz laguntzen deutsedaz, euren zalantzak argitzen.

Zirikiñako lehenengo egunetan, arraroa egiten jatan 4Dra joatea, nik lotsa neukan eta ikasleek andereñoarengana joaten ziran zalantzak galdetzen. Hiru aste pasatu ziranean, konfiantza hartu neban, eta ikasleek zalantzak niri galdetzen hasi ziran. Orain ikasleek nigan konfiantza daukie eta euren zalantzak guztiak niri galdetzen deustiez.



Egun baten, klasea nik eraman neban. Andereñoak esan eustan lan asko eukala, gauzak zuzendu behar ebazala eta zer egin behar neban esan eustan. Ikasleek ``proiektu´´ bat egiten hasi ziran, makinei buruz. Makinetaz zer ekien esaldiak idatzi nebazan ordenagailuan, eta gero euren zalantzak be idatzi nebazan, guztira lau orri idatzi behar nebazan; baina egun haretan gustura egon nintzan klasean, klasea nik bakarrik eroan nebalako.


Zirikiña proiektuan ikasten nago gauza garrantzitsu bat: Lotsa kentzen. Zirikiñako lehen egunetan lotsa neukan eta azken egun hauetan konfiantza hartu dot eta orain lotsarik ez dot sentitzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina