Ni DBHko ikaslea naz eta aurten Zirikiña proiektua hasi dogu, bertan
DBH 4ko ikasleak HH, LH edo idazkaritzan laguntzen dogu. Niri, lehen
hezkuntzako lehenengo mailan tokatu jat. Umeak ondino txikitxuak dira aurte
euren lehenengo urtea da ta lehen hezkuntzan.
Goizero heltzean umeekaz berbetan eta jolasten egoten naz irakaslea
etorri arte, datorrenean otoitza, dan eguna jarri panelean, zelako eguraldia
dagoan, menua irakurri eta idazkaritzara deitzen dabe. Hori egin ostean
irakasleak astean zehar egindakoa galdetzen deutse eta horren inguruan egiten
dabe lan umeak, ni umeak motibatzen, laguntzen, zalantzak argitzen ahalegintzen naz, azaltzen
deutsedan guztia ulertu daien. Klasean umeak eskua altxatzen daben guztietan
eurengana hurbiltzen naz ariketa edo eginbeharrekoa azaltzera.
Benetan gustora sentitzen naz klasera sartzean, eurentzako beste
irakasle bat nazalako, eta ondino gaztea nazanez hurbilago sentitzen nabelako,
horregaitik jatortaz beti, edozer kontatzera, erakustera, euen interesak eta
gustuak kontatzen deustiez eta nik eurekaz horren inguruan egiten dot berba.
Asko eta batez be neskak, klasera sartu orduko besarkatzera jatortaz, mutilak
gogorragoak dira baina hala eta guztiz be nigaz gustora dagozala ikusten dot.
Beti dagoz egiten dodanari adi, eta begiratzen dodazanean beti dagoz prest
irribarre bat egiteko, poztasuna adieraziz. Irakasleekaz be oso gustora nago,
oso jatorrak dira nigaz eta klasean laguntza behar badot beti dagoz laguntzeko
prest, zalantzaren bat badaukat argitzeko. Orokorrean, benetan gustora noa
klasera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina