Zirikiña proektuan parte hartzen dot, Jon Ander Fernandez
naz eta 16 urte daukadaz. Begoñazpi ikastolan ikasten dot eta zirikiña
prioektua zer dan azalduko deutsuet.
Hasteko, DBH4ºko ikasle guztiak parte hartzen dabe. LMHko
edo HHko irakasleei urgatzean datza.
Maisu andereñoei klase emoten laguntzen deutsegu edo gehiago kostetan jaken
ikasleekin gagoz. Nik HHko irakasle bati laguntzen deutsadalako HHn zentratuko
naz.
Eguenetako lehen orduan HHko 3Bra joaten naz, Mireia, umeen irakaslea eta nirea be izan
dana, itsaroten dot, gero otoitza egiten dogu. Ostean makinistak, egun
bakoitzean ikasle bat dala, bere lana egiten dau:
- Zer egun dan gaur esaten dau.
- Nortzuk falta diren esaten dau.
- Zenbat diren kontatzen dauz jantokikoa egiteko.
- Zelako eguraldia egiten dauan aztertzen dau.
- Ze klaseetan parte hartuko daben esaten dau.
- Noren urtebetezea dan esaten dau.
Ondoren fitxa
batzuk egiten dabez , eta arazorik badaukate laguntzen saiatzen naz. Azkenik,
ordua heltzen danean, klasera bueltatu behar dodanez elkar agurtzen gara.
Asko ikasi dot Zirikiña proiektuan, adibidez umeak ia
beti pozik dagozela edo beraientzat dena nahi dabela. Oso ondo eta gustora
egoten naz Mireia laguntzen. Egia da lehenengo klaseetan apur bat lotsatuta
nengola baina denporagaz konfiantza hartzen joan naz eta horregaitik nago hain
gustora.
Beste ikastetxeak zirikiña proiektua martxan jartzea
gomendatzen deutset, esperientzia ezin hobeagoa dalako, asko ikasten dozulako
eta irakasleentzako laguntza handia zaralako.
JON ANDER FERNANDEZ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina