Ni, Irati Lazkano
naz, DBH 4. mailako ikasle bat eta Zirikiña proiektua hasi zanetik, eguazten
guztietan Haur Hezkuntzako, hiru urteko A klasera joaten naz, bertan, Patricia
izeneko andereñoari laguntzen deutsat Dalton klasean.
Gehienetan, arazo batzuk daukazan neska bategaz
egoten naz, izan ere, ni egoten ez nintzanean andereñoaren alboan egoten zan
beti eta ez eutsan ia lanik egiten uzten, baina orain, nire laguntzarekin,
andereñoak lanak prestatu daikez, atzeratu gabe.
Lehenengo egunean, oso urduri egon
nintzan, nire lana zein izango zan ez nekialako eta ez nebazalako umeak
ezagutzen, baina andereñoaren laguntzarekin gauzak gusturago eta konfiantza
gehiagoz egiten dodazala konturatu egin naz, izan ere, Patricia andereñoarekin oso
pozik nago, umeekaz eta nigaz ederto jokatzen daualako eta beti laguntzeko
prest dagoalako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina