2013/05/24

NIRE ZIRIKIÑA PROIEKTUKO ESPERIENTZIA


Ni, Garazi deitzen naz. 16 urte daukadaz eta Begoñazpi ikastolan, DBH4 ikasten dot. Erlijioko eta etikako klaseetan zirikiña proiektua lantzen dot. Proiektu honetan, LMH-ko eta HH-ko ikasleei astean baten klase emotea da. Irakasle bategaz zagoz gelan eta zu laguntzailea zara, baina andereñoak egiten dauzan gauzak be egin behar dozuz.

Nire esperientzia bikaina izaten ari da. LMH2 mailan ematen dot klase, euskera, ingurune edo mate, egunaren arabera.Irakasleak zer egin behar daben esaten deutset eta nik gero lagundu egiten dodaz, euren galderak erantzuten, zalantzak argitu… Arazo txiki batzuk daukazan neska bati be laguntzen deutsat. Neska horri irakurtzen, idazten eta zenbakiak ikasten laguntzen deutsat. Gusto-gustora egiten dodaz gauza guzti honeek.

Lehenengo egunean urduri egon arren, sartu nintzanean urduritasuna kendu jatan momentuan eta poz-pozik egon nintzan bertan. Lehen esan dodan moduan, zalantzak argitzen eta galderak erantzuten egon nintzan. Egunero irakurtzen dabe apurtxo bat, horrela hobetzeko, nik bitartean irakurtzerakoan zailtasunak daukazan neskagaz nago.

Orain lehen baino gusturago nago. Esperientzia hau inoiz ez amaitzea gustatuko litzakit, asko ikasten ari nazelako eta oso ondo pasatzen dodalako.

Hau da nire klasea, denak guapo-guapoak


                        

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina