Ni DBH 4.mailako ikaslea naz eta aurten
zirikiña proiektua hasi dogu. Honetan, LHn, HHn eta idazkaritzan laguntzen
dogu. Niri lehen hezkuntzako hirugarren mailan tokatu jat, honeek Alaitzen
tutoretzakoak dira, baina nik astelehen goizetan joaten nazanez Joni science
ikasgaia emoten laguntzen deutsat.
Goizero heltzean eurekaz hitz egiten dot, gehienetan artaburuan egin
dabenez hitz egiten deustie. Jon klasean sartzeaz batera, guztiak euren
lekuetan jesartzen dira eta scienceko ingurraztia ateratzen dabe, ondoren, otoitz
egiten dogu eta jarraian, egun horretako arduradunak idazkaritzara deitzen dau,
jateko dagoana irakurtzen deusku eta mahaia nork ipini behar dauan esaten dau.
Aipatutakoa, klaseko hasiera besterik ez da,
hau guztia egin eta gero, astean emondakoa birpasatzen dogulako eta horri
buruzko ariketa ezberdinak egiten doguzalako. Ariketak egiterakoan, zailtasun
gehien daukien umeekaz ibiltzen naz, eta asko pozten nau gauzak ulertu ostean
euren aurpegietan ipinten daben irribarre zabal-zabalak.
Oso gustura sentitzen naz eurei
laguntzen deutsedanean, eurentzako beste irakasle bat nazalako eta zalantzak daukiezanean
niri galdetzen deustiezalako, harrigarria iruditzen jat nik zerbait egiten
dodanean oso adi dagozalako. Zirikiña proiektua benetan gustatu jat eta oso
lagungarria iruditu jat etorkizunerako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina