2013/06/04

Uxue Gutierrez Zirikiña Proiektuan

Ni, Uxue Gutierrez naz, DBH 4. mailako ikasle bat eta Zirikiña proiektuko egunetan, nire kasuan eguaztenetan, Haur hezkuntzako 3.B klasean Mireia Iturri andereñoaren laguntzailea. 

Hiruretan igotzen naz eguaztenero eta Mireia etorri baino lehen Cristina monitorearekin egoten naz umeekin korroan eserita eta nola jan eta siesta nola egin daben komentatzen. Horren ostean Mireia etortzen da eta Cristina berriz, joaten da. Egunaren arabera gauza ezberdinak egiten doguz. Batzuetan mapa mentala egitera joaten gara jantokira, beste batzuetan pelikulak ikusten doguz, baina gehien bat fitxak egiten egoten gara klasean, taldeka.



Hasieran oso urduri joaten nintzan, zer egingo neban ez nekialako, umeak nolakoak izango ziran ez nebalako imaginatzen...Baina orain denbora pasa dela oso gustura joaten naz, andereñoa laguntzeko prest eta umeei nik dakidana irakasteko eta haien gauzetan laguntzeko gogoekin.

Proiektu honekin asko ikasten ari nazela uste dot, pazientzia asko daukadala ikusi dot, umeak laguntzeko gai nazela uste dot eta nola irakasten ikasten ari naz, urte batzuk barru horrelako lan bat eukitea gura dodala konturatu naz gainera, eta niretza hau oso garrantzitsua da. 


Oso gustura nago eta asko ikasten ari naz, eskerrik asko aukera izugarri honegaitik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina