2013/06/04

Ainhoa Robles Zirikiña Proiektuan

Kaixo, ni  Ainhoa naz DBH 4.mailako ikaslea eta aurten zirikiña proiektuan parte hartu dot. Eguazten goizeetan HH 3. mailako klase batera noa eta hareen tutorea korroa egiten eta aktibitate bereziren bat egiten datza nire lana.

Klasean sartu bezain laster umeak laguntzen dodaz zirikiña jartzen, arropa batzen eta gogoratzen fruta motxilatik atera behar dabela. Umeak formal, hareen betebeharrak dakiez eta ez zara haien gainean egon behar gauzak egin deiezan. Tutorea klasean sartzen denerako ume gehienak prest dagoz jesarrita korroan, egunerokoa egiteko. Umeak jada nigana datoz laguntza eske eta gauza piloak kontetan deustiez, korroa egiten lagutzen dodaz eta umeak pozik nire laguntasuna onartzen dabe. Korroa amaitzen dogunean, batzuetan matematikako fitxaren bat azaltzen deutsiet edota haiegaz dantzaren bat edo jokuren bat egiten dot. Umeak oso azkarrak dira eta hitz piloa egiten daben arren, oso maitagarriak dira, momentu onak igaro dodaz hareekaz  eta oso gustura nago klasean.



Klase honeen bitartez asko ikasi dodala pentsetan dot, nire laguntasuna eskaini deutsiet, nik dakidana hareei erakusten zaiatu naz eta garrantzitsuena niretzako pazientzia eukiten ikastea, Merkatek zer egitea lortu nahi neban galdetu eustanean, pazientzia izaten ikastea erantzun neutsalako. Hau nire etorkizunerako zati oso berezia izan da eta ikasi beharreko baloreetaz ohartu naz.


Benetan oso gustura egon naz eta errepikatzeko aukera eukiko baneu pentsau barik prest egongo nintzateke. Eskerrak be eman behar deutsadaz Patri-ri bere tratu eta laguntasun bikainagaitik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina