Zirikina proiektuari
buruz hitz egin euskuenean ez jatan asko gustatu, nahiko urduri jartzen ninduan
zelako klasea tokatuko jatan ez jakiteak, eta ez neukan guztiz argi zertarako
balioko eban honek. Lehenengo mailako klase bat tokatu izanak lasaitu egin ninduan,
baina nagia emoten eustan joateak.
Lehenengo egunetan klasea
ezagutu neban, euren lan egiteko era ikusi eta izen batzuekaz geratu nintzan.
Hasieran parte hartzeak lotsa emoten eustan arren, denboragaz konfiantza hartuz
joan nintzan, hasierako beldurrak galduz. Klase horregaz oso eroso egon naz.
Zirikina proiektua oso esperientzia ona izan
da, klaseko errutina apurtzeko modu on bat. Onena da, inor ezagutu barik
heltzen zarala eta konturatzerako umeak ezagutzen dozuzala, baita ere,
txikitako oroitzapenak ekarri deustaz burura eta ondo pasatu dot.
Hortaz, zirikina
proiektua esperientzia guztiz gomendagarria dala uste dot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina