Kaixo ni Aitziber Ortega naz eta DBH-4Dko ikaslea naz, 18
urte beteko ditut. Urte osoan daramat Zirikiña proiektuan lan egiten nire
kideak lez.
Esperientzia oso ona iruditu jat, oso ondo sentitu naz hara
joaten eta nire klaseko andereñoa laguntzen. Ni HH4-a klasean nago eta euren
andereñoa Amaia da.
Batez ere oso ondo sentitu naz umeak oso onak direlako, eta
oso maitagarriak, beste alde batetik ere dagoen andereñoa oso jatorra da. Umeekin
lan egiten laguntzen deusta eta haiekin harremana eukiten.
Hasieran apur bat beldurtuta nengoan hainbeste umeekin, baina
jada ohitu egin naz .
Barikuro joaten naz lehenengo orduan eta korroa egiten dogu; korroa egin eta gero korrika egitera joaten dira, eta hori amaitu eta
gero klasera igotzen dira berriro eta gehiketak egiten dabez andereñoak esaten
deutse 5+6 eta eurak ipinten dute 5 buruan eta 6 eskuan eta kontatzen dute. Hori
egin eta gero, fitxak egiten hasten dira.
Esperientzi oso ona izan da niretzat oso ondo pasatu dot eta
asko ikasi dot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina