Kaixo, nire izena Ander da eta DBH 4ko
ikaslea nozue. Hirugarren ebaluaketa honetan Etikako ikasgaian Zirikina
Proiektua jarri da martxan eta honako honetan parte hartzea egokitu jat.
Emilio, Etikako maisuak, egindako galdera batzuei erantzun ondoren eta nire
zaletasunak azaldu ondoren, LMH 5.D klasean Gaztelera irakastea egokitu
jatan, andereño Karmeleren laguntzaz.
Xedea zan kurtso amaierara arte bertan egotea astelehen goizero eta halaxe izan
da. Proiektu honetan kurtso osoa parte hartu dogu eta nire ustez, guztiontzat
esperientzia ahaztezina izan da.
Lehen aipatu dodan legez, Karmelegaz
egon naz astelehenero eta berak hainbat gauza irakatsi deustaz. Lehendabizi
klasea zelan eraman ikasi dot eta normalean zelan antolatuta dagozan. Hori
gitxi balitz, zalantzak argitzen eta euren ariketak zuzentzen ibili naz eta oso
gustura gainera. Goizero-goizero otoitz egiten genduan eta arduradunak
jantokikoa egiten eban telefonoz. Horrek erakutsi deust DBH eta LMH artean
dagoan desberdintasun handia, hau da, umeak izatetik, nerabezarora. Baina
irakatsi honeetaz gain niretzat irakatsirik garrantzitsuena irakaslearen lekuan
jartzea izan da eta, horregaitik, ulertu dot ze zaila dan irakasle izatea.
Proiektu honetan oso gustura ibili naz umeakaz eta andereñoagaz be eta
gustatuko litzakit errepikatzea posible izan ez gero. Gainera, oso ondo tratatu
nabe bai umeek eta bai andereñoak. Horregaitik, atara neikean emaitza
globala oso positiboa da eta jada aipatu dodan moduan, oso gustura ibili naz
ebaluaketa osoan zehar. Espero dodana umeak eta andereñoa gustura egon izana be
bai da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina