2013/06/04

Alazne Gallego Zirikiña Proiektuan

Laugarren mailako ikaslea naiz, Alazne deitzen naiz eta proiektu honetan bosgarren mailan parte hartzen dut.
Emiliok, erlijioko eta etikako irakasleak, proiektu hau azaldu euskunean, oso interesgarria iruditu jatan. Gero, bakoitzari alkarrizketa bat egin euskuen gure gustuak kontuan hartzeko eta zein ikasgai edo kurtsotan ipinten erabaki ahal izateko. Behin alkarrizketa hau egin ondoren, erlijioko klasean esan euskuen zein klasetan eta zein ikasgai emoten genduan. Niri pertsonalki, ez jatan inporta, umeekin ondo moldatzen naizelako, eta betidanik umez inguratuta egon naizelako; baina, azkenez, bosgarren mailan tokatu jatan, 5.An, gaztelania ematen, Karmele andereñoarekin.



Oso gustura nago klase honetan, umeak oso alaiak dira, fomalak, eta gauza barriak ikasteaz aparte niri egunero zerbait barria irakasten deustielako.
LMH-ra joan nintzan lehen eguna oso polita izan zen, heldu nintzanean oso urduri nengoan eta ume guztiek esaten eben “hori Keparen lehengusina da” edo “hori zerbait emongo digu” eta nire urduritasuna ez zan jaisten; lasterregi heldu nintzan klasera eta umeak aurrera eta atzera ibiltzen ziren, ez neban inor ezagutzen eta dena hobetzeko andereñoa (Karmele) ez zen etorri, ordezkoarekin egon nintzan, nor nintzen azaldu neban,eta klaseari aurkeztu eta gero zer egingo neban azaldu eta zertan datzan proiektua azaldu neban; gero, jarraian, fitxak egiten jarri ziran, joaten nintzan ordua “nire ordua” zelako; horrek arazoak ekarri eustazan, ez nebalako klaserik emoten, bakarrik fitxak lantzen ebezelako, baina azkenean, bi aste eta gero, Karmelek salbatu egin eustan eta orduak aldatuz Gazte emotea lortu eban.



Klasera sartzen naizenean, beti ordua baino apur bat lehenago heltzen naiz, eta ume batzuekin hitz egiten dut, batzuetan zer egin daben kontatzen didate, beste batzuetan bere gauzetaz hitz egiten dogu, oso jatorrak dira eta oso ondo sentitzen naiz eurekaz. Beti bezala, batzuekin harreman handiagoa daukat besteekin baino, baina orokorrean klase ikaragarria da.
Oso asetuta geratu naiz ekintza honekin, eta nire adineko edonori gomendatzen deutsat, ume txikiei laguntzeaz aparte oso baliagarria izan dalako, umeekin egotea eta umeekin euki dodazan harremanak eukinda, argiago daukat zer ikasi gura dodan, eta non egin gura dodan lan egiten; hau dena esanda, “asistente social”a izan nahi dut, eta horretarako Zientzia sozialak ikasiko dodaz, neure zalantzak euki nebazan, baina proiektu honi esker konprobatu dut, bizitzan egin nahi dodana mundu guztiari languntzea dela, eta neure modura ahal dodan guztia aportatzea dela, pertsona helduei zein gazte, zein ume txikiei.

Arrazoi guzti honeengaitik, esan gura dodana da “Eskerrik proiektu honi, eskerrik bostgarren A-ko ikasleei, eskerrik Karmele, Emilio eta ekintza hau sortu daben guztiei, benetan!”




Alazne Gallego Viejo

4.B D.B.H..

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina