2013/06/04

ASIER CHICOTEREN ESPERIENTZIA

Ni DBH 4. mailakoa naiz eta azken ebaluaketa honetan Zirikiña proiektua lantzea tokatu zaigu kurtsokoei. Proiektu hau LH eta HH-ko maisu-andereñoei klasean laguntza ematean datza, gure irakasleekiko ikuspuntua aztertzeko, erresponsableagoak izateko, helduen mundura pixka bat hurbiltzeko … etab. lantzeko.

Niri astearteetako lehengo orduan LH 4.E-ko klasean science ikasgaian Jon maisuari laguntzea tokatu zait, horregaitik non lagundu behar nuen esan zidatenean pozik jarri nintzen, zientzia arloko ikasgai hau oso gustuko dudalako. Hasieran oso urduri nengoen ez nekielako umeen nirekiko tratua zelakoa izango zen eta ere ez nekielako zelan lagunduko nuen nik klase batean, baina hori guztia lehenengo klasean bertan desagertu egin zen: umeak oso alaitsuak a eta jatorrak direlako nirekin.

Joaten naizen goiz bakoitzean umeekin hitz egiten dut klaseko atean maisua heldu bitartean, beti daukatelako zeozer kontatzeko edo galdetzeko. Klasea hasten denean, umeak jantokian zenbat geratzen diren esaten diote telefonoz Gotzoneri eta gero menua irakurtzen dute, otoitza egin aurretik. Gero maisuak tokatzen dena azaltzen du; adibidez, hezurrak eta muskuluak. Eta azkenik fitxak edo ariketak egiten dituzte klasea amaitu arte; momentu horretan da nik lagundu behar dudan momentua: haiei ez dutena ulertu azaltzen, ariketak egiten laguntzen… harrigarriena iruditu zitzaidana da lehenengo momentutik niri galdetzen hasi zidatela betidanik han egon nintzen moduan. Horrek pozik jarri ninduen pentsatzen dudalako nirekin gustura daudela.


Klase bakoitzetik gehien gustatzen zaidana da Jonek beti zerbait egiteko uzten didala. Nire ustez zortea euki dut klase hau tokatzeagaitik eta espero dut haiek nirekin gustura egotea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina