Begoñazpiko 4DBH-ko ikasle bat naz, Ane Vales eta aurten, nire klasekide
guztiok modura zirikiña proiektuan nabil lanean, LH, HH edo idazkaritzan
laguntzean datza proiektu hau.
Niri, laugarren maila egokitu jat, ingelesean laguntzen dot bertan,
zailtasunak daukiezan ikasleak laguntzen dodaz, apurka-apurka besteen mailan
jartzea lortu daien. Egunero, lehenengo orduan
LH-ko eraikinera noa, bertan zirikiña proiektua egiteko. Nire klasera
noa eta umeekaz eta solairu berean dagozan beste klasekideekaz egoten naz
andereñoa heldu arte, eta asko begiratzen deuskue umeak, gutaz ikasi gurako
balebe moduan.
Asko gustatzen jata zirikiña proiektua, klase horretara noanean, nire
haurtzaroko hainbat gauza gogoratzen dodaz eta gainera umeak oso jatorrak eta
dibertigarriak dira, andereñoen modura.
Normalean, klasea hasterakoan zailtasunak daukiezan ikasleen ondoan
esertzen naz, eta andereñoak zenbait ariketa ematen deuskuz, eta nire
laguntzagaz gutxinaka gutxinaka ariketak ulertu eta egiten dabez.
Oso harro sentitzen naz klasetik irtetzean, neure jakintzak umeei erakutsi
deutsedazala dakidalako, gainera haiek laguntzen dodazala pentsatzeak ere
pozten nau.
Oso esperientzia polita izan da proiektu hau, esperientzia berria eta
jende berria ezagutu, andereñoaren lekuan jarri deusta, etb..
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina