2013/06/03

Xabier Abendaño Zirikiña Proiektuan


Nire esperientzia 'Zirikiña' proiektuagaz izugarri gustatzen jat. Ni, idazkaritzan laguntzaile lez nago, nire izena Xabier da eta Abizena Abendaño. Gotzonegaz martitzen goizetan ordu bateko Saioa ematen dogu alkar.

Hasieratik harreman bikaina euki dogu eta hori benetan eskertzekoa izan da; pozago eta motibazioagaz  goiko eraikinera joaten nintzalako. Nire ustez, lehenengo asteak zailenak izan ziran, Gotzoneren lana ez nebalako hainbeste ezagutzen eta horrek urduritasun maila ematen nindualako eta ez nekialako nola deiak hartu  edo zertan lagundu; baina egunak pasatzen zioiazela eta Gotzoneren  laguntzagaz,  gauzak ondo antolatzen eta ondo eramaten ikasi dot. Zorte itzela izan  dot Gotzonegaz egotea bertan, isiltasuna eta lana nabaritzen dalako eta edozertan lagundu deustalako. 


Gotzonegaz lan egitean oso gustura sentitu naz, zer edo zertan laguntzarik behar baneban, beti egoalako prest ni laguntzeko. Eta nire eginkizunak laburbilduz honako hau kontau ahalko neutsuen:

Gela baten batek ez badu deitzen, nik deitzen dut, galdetzeko. Gero, lehenengo eta bigarren mailakoak gehitzen dodaz  alde batetik, hirugarren eta laugarren mailakoak beste aldetik, eta gero, bostgarren eta seigarren mailakoak. Horren emaitzari, hamaika irakasle gehitzen dodaz eta jantokira deitzen dot zenbat diran esateko. Gero, hiru, lau, eta bost urtekoen paperen bila noa, bertan, haiek, jantokirako zenbat diren idazten dute, eta Jaioneri deitzen deutsot hori esateko. Azkenik Isabel deitzen dot lmh ko jantokiko barria edo zerrenda emateko.

Amaitzeko  bertako proiektuan murgilduta ikusten naz oso interesgarria eta egunen baten fruitu onak ekarriko naualakoan nago , oso pozik eta oso eroso sentitzen naz ez neuke lan hau aldatuko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina