Ni DBH 4. mailako ikaskea naz eta
zirikiña proiektuan parte hartzen dot, 4 urteko umeekaz. Lehenengo urtean
entzundako esperientziak oso onak ziran eta gogo handiak neukazan
hasteko.
Ni haur
hezkuntzan lagundu nahi neban, haurrak asko gustatzen jatazalako eta sorte euki
neban eta honetan tokatu jatan.
Lehenengo
egunean oso pozik joan nintzan eta gogo askoz. Gelara heldu eta ez nebazan
haurrak ezagutzen baina nigana etortzen ziran izena eta nor nazan galdetzen.
Enara andereñoa bez, ez neban ezagutzen baina konfiantza transmititu eustan
lehenengo minututik. Oso gustora joaten naz umeakaz hitz egiten eta jolasten
dodanean euren maitasuna sentitzen dot. Umeak 4 urte eukita be, oso azkarrak dira
baina kontuan euki behar da ondino umeak dirala, dana eurentzat gura dabela,
beti jolastu gura dabea eta zure arreta deitu gura dabela, baina dana dan oso
atseginak dira.
Ni
eguenetan noa, lehenengo orduan, bardina egin arren beti gauza barriak ikasten
dodaz. Klasera heldu eta umeei zirikiña jartzen laguntzen deutset eta andereñoa
heltzen danean jolasketara jaisten gara korrika egitera. Igotzen garenean
korroan jesarten gara eta makinistak otoitza aukeratzen dau. Gero umeak
zenbatu eta jantokiko papela idazkaritzara daroe. Panela be betetzen dogu: nor
falta dan, eguraldia, ordutegia… Ondoren makinistak arbelean menua idazten dau
danon laguntzagaz. Amaitzeko matematikako klasea daukie. Lehenengo danen artean
egiten dabe eta gero bakoitzak bere liburuan.
Laburtuz oso gustora nago ume eta
andereñoagaz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina