Kaixo, Oier naz eta hona hemen nire Zirikiña proiektuko
esperientzia. LMH6E klasean astelehen lehengo orduetan egoten naz Itsasne
andereñoagaz. Lehen egunean nire aurkezpen txiki bat egin eta ikasle baten alboan
jesarri nintzan, bera laguntzeko eta bere zalantzak agitzeko ingeleseko
klasean. Aurrera egin ahala bera nigaz konfiantza gehiago hartu dauala uste
dot. Ikasle alaia da eta uste neban baino hobeto portatzen da, lehenengo
egunetan baino atentzio gehiago jartzen dauala klasean esan behar dot.
Klasearen hasieran andereñoak ea zer egin dauan bakoitzak
itauntzen dau eta ia ikasle gehienak pozik kontetan dabe euren asteburua.
Geroago proiektorean ingelesez otoitz egiten dabe abesti bategaz eta guztiak abestu
egiten dabe. Eta amaitzeko andereñoak teoria azaldu edota etxerako lan batzuk
zuzentzen dabez.
Proiektu hau gustoko dot eta nire bizitzarako esperientzia
handia izan dala uste dot. Eskerrak emon nahi deustsadaz ikastolari, hau
antolatu daualako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina