Zirikiña proiektua oso garrantzitsua izan da nirentzat.
Lagundu deusta konturatzen umeak asko gustatzen jatazala, eta Bariku guztiak
heltzen naiz ikastolara irribarre bategaz zirikiña daukadalako.
Egun guztietan, andereñoa baino lehen heltzen naiz, eta
umeei zirikiña jartzen laguntzen dodaz. Andereñoa heltzean, korrika egitera baxatzen
gara, eta korrika amaitzean, arnasten dogu guztiak batera. Klasean barriro
gagozala, ura edan eta korroa egiten hasten gara. Hasieran, andereñoak egiten
eban beti, baina egun baten proposatu eustan nik bakarrik egitea, eta prets
nengoala pentsatuz, holan egin neban. Lehenengo gauza, ze egun den jakitea da.
Umeen kasuan, barikua "potoloa" deitzen da, eta gero, ze eguraldi
egiten dauan esaten dogu. Norbait falta dan jakiteko, kakoak begiratzen dabez,
ea norbaitena jakerik gabe dagoen, eta holan bada, bere izena panelan jartzen
da. Umeak zenbatu eta gero, jantokiko tiketa egiten dabe, eta arbelan, egun
horretako menua idazten dabe.
Korroa amaitzean, matematika egiten hasten dira, jaialdiren
bat euki ezik, eta ni beti saiatzen naz umeei fitxekin laguntzen. Nire ustez, harrigarria
da, nola 4 urtegaz ikasteko kapazitate handi hori daukaten. Ordua amaitzean,
guztiak agurtzen nabe, eta barriro klasera noa, irrikitan hurrengo astean
bueltatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina