Asier Dieguez naz, 4.A-ko ikaslea. Ikasturte honen azken
hiruhilabetean, zirikiña proiektuan parte hartu dogu eta honen bidez, LMH-ra
edo HH-ra joan gara hango irakasleei gure laguntza eskeintzera. Nire kasuan, 4E
gelara joan naz, HH-ra hain zuzen be. Bertan, psikomotrizitatean laguntzen
deutsat Irantzuri, hango andereñoa, eta oso ondo portatu da nirekin hasieratik.
Eguaztenero joaten naz eta katamarka, txiribueltak, kroketak... egiten doguz.
Hasieran, hain txikiak zirala ikusterakoan, konfiantza falta
neban, ez nekialako zer egin. Baina denboragaz konfiantza hartzen joan naz eta
gero eta gauza gehiago egiten dodaz.
Proiektu honen bidez, gauza asko ikasi dodaz umeengandik eta
andereñoagandik eta oso gustura egon naz klasean hasieratik oso jatorrak izan
baitira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina