Nire izena Imanol Martin da , eta azken hilabete honeetan
Begoñazpi ikastolako Zirikiña proiektuan lan egiten ari naz .Nire lana hilabete
honeetan Begoñazpi ikastolako LMH 4-D mailarari matematikan laguntzea izan da.Eta
asko gustatzeaz aparte esperientzia izugarria izan da.
Nire lana batez ere , klaseko umeei matematikako
ariketak egiten laguntzea izan da eta esperientzia ikaragarria dala ezan
daiket,Hau guztia Izaskun andereñoaz lagunduta.
Astelehen guztietan lehenengo orduan , 4-D klasera joaten
naz eta otoitza egin eta Matematika egiten dogu. Umeak matematika hasi orduko
zalantzak argitzen edota matematikako fitxak egiten laguntzen deutset.
Lehenengo klasetan oso urduri nengoan eta umeak ez eustien galdera asko egite
Baina orain , euren klasekoa banitz bezala hartzen deustie. Klaseak hasi baino
lehen beraiekin hitz egiten dot , eta eurak euren asteburua edota istorioak kontatzen
deustie.
Gainera ,Izaskun andereñoaz asko ikasi dodala ezan daiket.Proiektu
honeri esker irakasleen ikuspuntutik klasea emoten ikasi dot.
Esperientzia barriak sentitu dodaz umeekin eta gustura
errepikatuko neuke.
Azkenik ezkerrak emotea gustatuko litzakik proiektu ezin hobe
hau aurrera eramaten daben pertsonei eta 4-Dko Izaskun Atxa irakasleari ere.
Lehen ezan dodan moduan Zirikiña Proiektua oso lagungarria da esperientzia
hartzeko eta urte asko irautea espero dot.
Imanol Martin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina