2013/06/04

Jasone Martinez Zirikiña Proiektuan

Ni Jasone naiz, laugarren mailako ikaslea, eta aurten erlijio ikasgaian zirikiña proiektuan artu dut parte. Proiektu hau HH eta LMHra joaten eta hango umeei ahal dugunean laguntzea datza. Niri LMHko 2.E klasean Art Englis ematea tokatu zait. Art English ingelesez eskulanak egiteko klasea da, eta umeek ingeles asko jakin ez arren, andereñoak ingelesez egiten die hitz. Aste hauetan zehar, zenbait eskulan egin dituzte, esate baterako makarroiekin enmarkatutako koadro bat, klaseko kide guztien aurpegiekin. Goizeko bederatzietan lauden gutxitan heltzen nintzen klasera, eta bederatzietan andereñoa heltzen zenean, umeak ze egun zen, nolako eguraldia egiten zuen eta zer zegoen jateko esaten zuten. Geroago, nik materiala banandu, beraiekin hitz egin, zalantzak argitzen nizkien eta behar zutenean laguntzen nien, klasetik  eta erdietan atera arte.


Aste hauetan ikasi dut umeak maitasun askoz tratatu behar direla, pentsatzen ditudan baino gauza gehiagotan lagundu ahal dudala eta hasieran pentsatu ez arren, gure laguntza asko eskertzen dela eta horregaitik ahal dugun neurrian honelako gauzak egitea oso ondo dagoela ikasi dut, denok irabazten dugulako.


Gehien eskertu dudana umeen maitasuna da. Marrazkiak egiten zizkidaten eta beti kontatzen zidaten pasatu zitzaiena. Batzutan, joan behar nintzenean, klasetik ateratzea zaila egiten zitzaidan ez zutelako nahi ni joatea. Faltan botako ditut klasean oso gustura egon naizelako umeekin, eta gainera Astelehen goizak alaitzeko era ezin hobea zelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina