Ni, Joana Lozano naz, eta
nire Zirikiña esperientziari buruz hitz egingo dot. Orain dela ia hiru hilabete
hasi genduan Zirikiña proiektua, Erlijioko saioak bitan banatzen, Etika eta
Erlijio. Zirikiña proiektua Etikako orduan egiten dogu, beraz, astean erlijioko
ordu bat eta Zirikiña proiektua daukagu.
Zirikiña proiektua
antolatzeko hainbat gauza kontuan hartu ziran. Hasteko, Emiliok zertan datzan
azaldu geunskun. Gero, Emilio eta Merkaten artean, ikasle guztioi test mota bat
egin euskuen, apur bat gure preferentziak emoten, hau da, zein klasetan gurako
genuen, ze ikasgai, ze ikasgai ez geunke gustuko izan emotea, etab. Azkenik,
Emiliok zerrenda erakutsi euskun, eta gure artean aldatzeko aukera izan
genuen.
Nire kasuan, HH-ko 1D
klasera joaten naz astelehen guztietan lehenengo orduan. Umeak heltzen
diranean, bakoitzak bere kontura dabil zirikiña ipintzen eta bere gauzak uzten.
Denak klasea emoteko prest daudenean, hau da, denak korroan jesarrita,
makinistak bere eginkizunagaz hasteko momentua da. Lehenengo, makinistak
txartelak banatzen dauz, ea nor faltan dan ikusteko. Gero, bazkaltzeko zenbat
dagozan zenbatzen dau, eta panelean ipintzen dauz zenbakiak, menua ikusten
dogu, aste horretarako planifikazioa azaltzen da, eta ea urtebetetzerik dagoan
begiratzen da. Panela beteta dagoanean, matematika apur bat egiten doguz edo
asteburuan zer egin daben kontatzen deuskue.
Amaitzeko, oso gustura
nago klase honetan, eta gero eta hobeto maneiatzen naz umeekin. Denbora pasatu ahala, nirekin konfiantza
gehiago hartzen dabe eta nik beraiekaz be.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina