2013/06/04

Olatz Martinez Zirikiña Proiektuan

Aurten, DBH 4.mailan, Etika eta Erlijioko arloetan Zirikiña Proiektua martxan jarri da hirugarren hiruhilabetean, eta proiektua hau esperientzia ikaragarria izan da niretzat.

Niri ume txikiekin egotea tokatu zitzaidan, 4 urteko gelan hain zuzen ere. Bariku goizero joaten naiz Enara andereñoari laguntzera, korroa egiten dugu eta hainbat arlo ezberdinetan laguntzen  diot. Oraindino txikiak direnez ez dakie oso ondo idazten ezta matematikak egiten, baina haiek nirekin saiatzen dira gauzak egiten eta azkenean laguntza apur batekin gauzak lortzen dituzte. Goiz guztietan klasera sartu eta zirikiña janzten laguntzen diet, korroa egiten dugu andereñoa heldu baino lehen eta heltzerakoan, makinistak abestia bat aukeratu eta denok batera abesten dugu otoitz lez. Menua idazten du makinistak, asteko zer egun den esaten du, ordutegia etab.



Nire lehenengo egunetan urduri xamar nengoen, niretzako esperientzia hau guztiz berria zelako eta lotsatia naizelako, baina barikuro lasaiago eta gogotsuago joaten nintzen, eta orain barikua heltzeko zain nago. Gainera Enara andereñoa oso jatorra da nirekin eta oso gustora sentitzen naiz klaseetan.
Proiektu hau bikaina izan da, egunero zerbait berria ikasten ari naiz eta ez nuke nahi amaitzea, ume txikitxoak izan arren nire laguntxo berriak direlako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina