Nire izena Jon Dospazos da eta azken aste honetan zirikiña proiektuan parte
hartu dot.
Badira hilabeteak HH ko 4E ko gelara noanetik eta euren klasean laguntzen
hasi nintzanetik eta, oso esperientzia baliogarria eta aberatsa iruditu egin
jat.
Batez be korroan lagundu deutset, euren goizeko errutinatan : nor falta den
ikusten, jateko dagoana idazten… Horren bidez, ume txikien ikasteko moduak
ikasi dodaz, izan be, neraben ikasteko erarekin konparatuta oso ezberdina da.
Ume txikiek regla nemotekniko eta errutinen bidez ikasten dabez gauzak . Adibidez
letrei izen bereziak jartzen dabez euren interesa esnatzeko eta arinago
ikasteko. Errutinei dagokionez, egunero errutina berbera egiten dabe horrela
badakie goizero zer egin behar daben.
Asko ikasi dot proiektu honekin eta klasean be oso pozik sentitu naz.
Klasean heltzeaz batera umeak ni ezagutzen etorri ziran eta eurekin jolastu
neban, euren pozaz kutsatzen naz klasera noan bakoitzean eta horregaitik
eguaztenero eurekin joteko irrikitan nago. Andereño Anak asko irakatsi deust
eta baita lagundu be egin nau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina