Iepa! Mikel naz, 4. DBH-ko ikaslea eta
Zirikiña Proiektuan hartu dot parte. Proiektu hau 3. Ebaluaketan hasten da, Etikako edo Erlijioko klaseetan egiten da.
Baina zer da Zirikiña proiektua? Klase batera joatea eta andereñoari
lagunduz klasea emotea esan nahi dau.
Nire kasuan 3 urteko gelan tokatu
jatan Patri andereñoagaz eta eguenetan lehengo ordutan joaten naz oso gustura,
egunak pasata umeekin konfiantza hartzen ari nazalako. Benetan oso pozik nago
nire klasearekin eta andereñoarekin, asko lagundu deustielako. Nire lehenengo
egunean oso urduri egon nintzan ez nekialako zein izango zala nire lana eta ez
neukalako konfiantza umeekin, baina umeen eta andereñoaren laguntzagaz
konfiantza gehiago euki dogu.
Nire lana klase honetan umeei Korroa edota Matematikak egiten laguntzea da,
adibidez, zer egunetan gagoz, zenbat dagoz bazkaltzeko, zer dago jateko,
otoitza abestu … Hau dana amaitu eta gero, matematikak lantzen doguz eta
honeetan be laguntzen dot.
Laburbilduz, oso pozik nago klase
hau tokatu jatalako, momentu oso onak eta barregarriak pasatu doguz elkar, eta
ezin hobeto tratatu nabe eta ez nuen aldatuko nire klasea beste klase
batengaitik. Eta danoi esaten deutsuet Proiektu hau egin behar dozuela esperientzia
oso ona dalako.
Eskerrik asko Patri!
Eskerrik asko HH. 3.A!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina