2013/06/04

Jon Ezkurdia Zirikiña Proiektuan

Ni Jon Ezkurdia naz. DBH 4D –ko ikaslea naz eta ikasturte honetako hirugarren hiruhilabetean Zikirikiña proiektua egin dot. Erlijio eta Etikako ikasgaian. Proiektuak Lehen Hezkuntzan zein Haur Hezkuntzan astean behin klase batera joan eta irakasleari lagunduz klasea emotean datza.

Niri Lehen Hezkuntzako 1.maila Sergio maisuagaz tokatu jat barikuetan. Irakasleagaz zagoz gelan eta zu laguntzailea zara eta Sergiok egiten dauana ere egin behar dozu.

Gutxi gora behera beti gauza bera egiten da. Hau da, makinistak jantokikoarena egiten dau, eguna eta eguraldia idazten dau eta azkenik menua irakurtzen dau.

Geroago, Sergiok agintzen dauana egiten hasten dira eta zalantzak agertzerakotan argitu behar deutsezuz.



Lehenengo egunean ni 1. mailan egon nintzanean burura etorri jatan Merkat maisuarekin.

Zirikiña proiektua benetan polita da, lagungarria eta ezin hobea izan da niretzat batez ere nigan konfiantza izateko.

Bukatzeko, Sergio maisuari eskerrak ematea guztatuko litzakit hasieratik

umeekaz integratzen laguntzeagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina