2013/06/04

Ander Garcia Zirikiña Proiektuan

Ni Ander Garcia naz eta beste ikasle batzuk bezala zirikiña proiektuan parte hartu dot. Begoñazpi ikastolak beste urte batzuetan bezala azken honetan be esperientzia harrigarri bat bizitzeko aukera emon deusku, Ikastola guztiak ez baitabe esperientzia hau bizitzeko aukera emoten. Proiektu honetan, astean behin DBH 4-ko ikasleok, erlijio eta etika orduetan, HH eta LMH-ko klaseetara joaten egon gara. Ume txikiei klase emotea ez da erraza izan zeren eta, pazientzia handia behar da.

Niri 7 urteko umeekaz egotea egokitu jata, hau da 2A gelakoekin, Itziar Etxanojauregi andereño nebala. Oso esperientzia interesgarria izateaz aparte asko ikasi dodala uste dot, eta ikasitakoa etorkizunean erabiltzeko prest nagoala uste dot. Hasieran asko kostatu zitzaidana neukan urduritasuna kentzea, baina umeak ezagutu nebazanean klasean eurekaz egotea errazagoa zala konturatu nintzan.   
                          

Horretaz gain, pazientzia izaten ikasi dot, umeekaz oso garrantzitsua baita. Arrazoi hauengaitik Begoñazpi ikastolari eta batez ere ZIRIKIÑA PROIEKTUA antolatu dabenei eskerrak emon nahi deutsedaz eta proiektu hau urtero hobetzeko eskatuko neunkie, oso esperientzia interesgarria baita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina